XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskara ain ederki ta argiro zerabillen ark, euskarazko ainbeste kondaira apaindu zituen ark ¿ez ote dit, nere ausarkeriaz aserretu-ta, kenduko gogotik edo mingañetik emen gaur atera bear nuen itzaldi nastua? Ta denbora berean dirudit neretzat ospe aundi bat dala nere Aita Mendibururen jaioterri ta jaioteleiza txit eder onetan gaur nik itza adieraztea.

Aitorkizun bat aitortu bear dizuet, euskaldun maiteak.

Aita Mendibururen maitazale ta goresle zintzoenetarik bat naiz.

Oraiñ dala gutxi gora-bera amabi urte, Inglaterrako lurretan nebillela, egin nai izan nuen Londresera joan-etorri bat, ango British Museum deritzaion liburutegi aitatuan gordetzen zuten Mendibururen kondaira zar-zar bat nere begiez ikusi-ta eskukatzeko.

¡Zeiñ atsegiña neretzat ikusi nuenian Euskalerriko liburutxo ori, an, ondo gordetu-ta larru ederrezko estalki aberats batez zintzoki jantzia!.

Bildurrez ote norbaitek andik kendu ta eraman zezan, ango jabe-nagusiak etzuten utzitzen, Jesusen Biotzaren euskal-kondairatxo ori, edozeiñen eskuetara; baña baimen berexia norbaiti emanezkeroz irakurleak bear zuen gela artan bertan geratu, bere aurrian liburutegiko morroi bat zaukala begira eta zai.

Ta nik gogatzen nuen: ¡Ona nola emen agertzen dan euskaldunen itsutasun da ergelkeria! ¡Emen inglesak gure euskerazko liburuak biltzen eta aiñ egoki gordetzen, ta gu Euskalerrian, aiñ ajolik gabe eta otz gure izkuntza maitearentzat! ¡Kanpotar urrutiarrak, atzerrietakoak, gu baño sutuago gure odol, bizitza ta izkuntzari dagozkienentzat!.

¿Nolaz guk utzi ditugu galtzen gure artean besteok aiñ gartsuki billatzen zituztenak? Euskaldunak: zeiñ ez bestelakoa da zuen lilluramendu ta erokeria, ez goresten, ez goratzen dezutenean zuen guraso zarrak utzizko ilburuko ondasuna?.

¿Ez dizute zueri ots egiten Israeleko aurrizlariak alegiaz Jaungoikuari baña egiaz Judio gaistoeri otsegin oi ziotena?.

¿Zergatikan utzi dezu iraultzen zure masti inguruko arri-orma? Orra non oraiñ sartzen diren zure ondasunak galtzeko, bidez-bide dabitzanak....

Bai, euskaldun maiteak, ama euskara da Euskalerriko lurren inguruan Jaungoikuak jaso zuen arri-orma: ark gordetzen gaitu atzerrietatik datorzkigun gaitz guztietatik; gerarazten gaitu garbi, zintzo, argi ta eder Jaunaren eta gizon guztien aurrian; ark eztitzen, lañotzen digu deramagun bizitza ori, Zeruko bidean gora gabiltzela.